Zierbenak oso tradizio handia du arrantzale-herri gisa, bertako portu xarmangarriari esker.

Bilboko portua eraiki zela-eta, Zierbenako arrantzale-portua izugarri aldatu da; hala ere, berezko xarmari eusten dio eta arrantza-ontziak, bidaiari-ontziak eta ohiko jatetxeak ere gordetzen ditu. Horretaz gain, bertako kai-barrenak lanbide-, olgeta- eta zerbitzu-jarduerak ez ditu galdu.

Dena dela, portuaz gain, Zierbenak leku eta jarduera interesgarri gehiago eskaintzen ditu: oinez nahiz txirringaz egiteko mendi ibilbideak, "La Arena" hondartza, jaiak, kirol ekitaldiak, herriko ohiturak...

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.zierbena.net

Garapena: S&F eta Comunitac