Etor zaitez Azokara ziztu bizian eta era erraz batean!

Zelan iritsi

Garraio publikoa

Zierbenako Udalak debaldeko lanzadera jarriko du Santurtziko Metro eta Tren geltokitik Azokara eramateko Zierbenera garraio publikoz joan nahi duen edonor. Lanzadera horren ordutegiak hauexek izango dira:

Urriak 2, ostirala: Santurtzitik Zierbenarako zerbitzua 17.30etatik 22.00etara 30 minuturo. Santurtzitik abiatuko den azken zerbitzua 21.30etan izango da, eta Zierbenatik 22.00etan.

Urriak 3, larunbata: Santurtzitik Zierbenarako zerbitzua 10.30etatik 22.00etara 30 minutuero. Zierbenatik abiatuko den azken zerbitzua 21.30etan izango da eta Zierbenatik 22.00etan.

Urriak 4, igandea: Santurtzitik Zierbenarako zerbitzua 10.30etatik 15.00etara 30 minuturo. Santurtzitik abiatuko den azken zerbitzua 14.00etan irtengo da eta Zierbenakoa 15.00etan.

Bizkaibus mapa


Bizkaibusen 2 Linea izango dira
:
  • A3335 Sestao-Muskiz, honako geldialdi hauekin: Sestaon, Portugaleten, Santurtzin, Ortuellan, Abanton eta Muskizen. Ordu oro autobus bat aterako da. Zierbenako Geltokia: "Aldapa Auzoa"
  • A3321 Portugalete-Muskiz, honako geldialdi hauekin: Portugaleten, Santurtzin eta Muskizen. Ordu oro autobus bat aterako da. Zierbenako Geltokia: "Portua Auzoa"

Informazio gehiago (Bizkaibus.net)

Norbere ibilgailuan

A-8 autobidetik joanda dugu biderik zuzenena, hain zuzen, Zierbena-Santurtziko irteeratik aterata. Autobidetik irtetean, ekialdeko errepidea hartu behar dugu, Zierbenarantz.

Antolakuntzak hiru aparkaleku atondu ditu, eta hirurak ere behar bezala adierazita daude:

  • Lehenengoa, Zierbenako Portuan dago.
  • Bigarrena, Zierbenako Harrobi zaharre.
  • Eta, azkena, Zierbenako Aparcavisa barrutian dago. Bertatik, doako autobus zerbitzua izango da, ikusleak azoka eremuraino eramateko. Doako Autobus zerbitzuaren ibilbidea eta ordutegia: Kalero, Aparkabisa, Zierbenako Portua, ostiralean, 18:00etatik 22:00etara, larunbatean, 11:00etatik 22:00etara, igandean, 11:00etatik 15:00etara.


Garapena: S&F eta Comunitac